URKI ikurrina

URKI_cabecera

Berriak

Hurrengo ekintzak

abre comillas Ezkontza zerbitzuari buruz jakiteko zoaz "Ezkontzak"atalera cierra comillas

 

Historia

Urki dantza taldea 1988-1989 kurtsoan jaio zen.Garai hartan aisialdian lan egiten zuten garaiko talde batzuetako arduradunek (Gazteleku eta Munilla) , San Juan jaietako haurren eguna prestatu behar zuten, eta euskal festa bat antolatzea bururatu zitzaien, herriko taldeen parte hartzearekin, eta inguruko baten bat ere gonbidatuz. Besteak beste, ondorengo taldeak izan ziren protagonista egun hartan:

  • Berrozpeko euskal dantza taldea.
  • Larramendi Ikastola euskal dantza taldea.
  • La Salle Ikastetxeko Euskal dantza taldea.
  • Xaramel abesbatza.
  • Txistulari gazteak.
  • Artetaren musika taldea.

Horrela lehendabiziko “Haurren Euskal Jaialdi” hura oso arrakastatsua izan zen; eta bazkalondoko solasaldian herriko dantza taldeak elkartzea, eta bakar bat sortzea pentsatu zuten. Hala, iraileko egun haietan bertan hiru herriko hiru ikastetxeetako zuzendariekin bilera bat egin zen, eta oso gustura jaso zuten ideia. Ondoren, talde horietako partaideen gurasoekin ere bildu ziren eta batzeko ideia helarazi zitzaien, hauek ere begi onez jaso zutelarik ideia.

Horien guztien babesarekin hasi zen martxan beraz, Andoaingo dantza talde bateratua oraindik izenik ez zuena, izan ere, urte bete beranduago hartu zuen gaur egun duen izena: URKI DANTZA TALDEA.

Apur bat beranduago, Ondarreta Ikastetxeak ere bat egin zuen ekimenarekin eta geroztik hiru ikastetxe horien arteko eskolaz-kanpoko ekintza bezala funtzionatu.

Urte askotan zehar, Urki soilik umeen dantza talde bat izan zen, beste herrietako haurren euskal jaialdietan parte hartzen zuelarik. Honetaz gain, umeek oraindik gaur egun egiten duten bezala, herriko ikastetxeetako jaialdietan etab. parte hartzen zuten, baita urtean zeharreko aktuazio ezberdinetan, hauetan garrantzitsuena San Juan bezperako (Ekainak 23) aktuazioa zelarik.

Hala ere, ume izaten uzten zioazen gaztetxoentzat dantzan jarraitzeko aukera bakarra beste herrietako dantza taldeetara joatea izaten zen, eta gaztetxo askok dantza uztea erabakitzen zuten, inplizituki generazio berriei dantza egitea umeen gauza zenaren ideia helaraziz.

Ume garaitan sortutako giza taldeari jarraipena ematea erabaki zuen ordea, Urki-tik pasatu diren generazioetako batek, herrian Urkiren existentziak indarra har zezan. Modu honetan jaio zen Urki-ko helduen taldea, eta helburu nagusia, herriaren aurrean euskal dantza tradizionalen ondarearen babespena sendotzea izan zen, ordura arte Urki-k umeen dantza talde bezala lortutako inola ere gutxietsi gabe. Azpimarragarria da talde honek 2005. urtean Poloniara eginiko bidaia, zeinak asko lagundu zuen proiektu berri honek aurrera jarrai zezan.

Sortu zenetik mila andoaindar baino gehiago izan dira Urki dantza taldeko partaide zuzenak, Urki beren bizitzako zati bilakatu delarik. Eta ez soilik partaideen bizitzako parte, Andoaingo altxor handi bat ere bilakatu da Urki urte hauetan guztietan.