URKI ikurrina

URKI_cabecera

Berriak

Hurrengo ekintzak

abre comillas 2013.urtean Urkik New York-era egingo du bidaia cierra comillas

 

Gaur egun

Urki-ren proiektuari indarra eman dioten ekintza desberdinak egiten joan da helduen taldea sortu zenetik. Adibidez, 2008 ezkeroztik maiatzaren 3an Santza Krutzeko ermitaren inguruan egiten den Ezpata-Dantza, zeina dantza taldearengatik berreskuratua izan zen mendeen ostean. Honetaz gain aipatu behar dira eguberrietako erromeria: “Gaztain-jana”, San Juanetako Soka-Dantza, herriko zinegotziekin egiten den dantza...

Aurretik aipatutakoez gain, herriko festa guztietan hartzen du parte Urkik; Santa Krutzak, San Juanak, Kaletxikiko jaiak, Sorabillakoak... Horrez gain, ikastetxeek ikasturte amaieran egiten dituzten jai berezietan ere hartzen du parte, udalak antolatzen dituen ospakizun, omenaldi, inaugurazio ekitaldi eta tankerakoetan bezalaxe. Herriko talde zein eragile ezberdinek antolatzen dituzten jaietan ere parte hartzen du Urkik azken batean, esan daiteke gonbidatzen duten lekuetara joaten dela Urki euskal dantza tradizionalaren bere aletxoa eskaintzera.

Halaber, urte hauetan guztietan Urki dantza taldearen izena Euskal Herrian nahiz atzerrian ere zabaldu da. Hala nola, Sestaon, Durangon, Bianan, Beran, Zumarragan, Legazpin, Oreretan, Beasainen eta beste hainbat herritako dantza jaialdietan hartu du parte. Eta Euskal Herriko mugak ere zeharkatu ditu, hain zuzen ere Poloniako Zakopane hiriko taldearekin elkartrukea egiteko aukera izan baitzen. Horrela 2004ko irailean poloniarrak izan ziren herrian eta Basteron emanaldi ederra eskaini ahal izan zen bi herrialdeetako dantza tradizioak taularatuz. Ia urtebete beranduago 2005eko abuztuan Urki izan zen Poloniara bidaia egin eta Zakopaneko Nazioarteko Dantza jaialdian parte hartzeko aukera izan zuena.

Euskal dantza tradizionaleko eskola da Urki urteetan ikastetxeei zuzenean lotua egon dena.

Gaur egun Urki helduen taldeak eta umeenak osatzen dute. Elkarrekin eta elkarrentzat. Helduak erreferentzia dira txikienentzat eta txikiak harrobi paregabea. Urtero gutxi gora-behera 130 dantzari inguru batzen dira Urkin.