URKI ikurrina

URKI_cabecera

Hasiera Ezkontza zerbitzua

Berriak

Hurrengo ekintzak

abre comillas 2013.urtean Urkik New York-era egingo du bidaia cierra comillas

 

Ezkontza zerbitzua

Ezkontza baterako dantzari bila zabiltza?URKI DANTZA TALDEAk aukera ezin hobea eskaintzen dizu horretarako:

Urki dantza taldeak, beren ezkontzetan dantzatzea nahi duten bezeroentzat, ezkontza zerbitzua du. Ohikoena elizaren edo juzgatuaren irteeran dantzari bikote batek agurra dantzatu eta ondoren ezkonberriei arkuak jartzea izaten da, baina edonola ere bezeroaren beharretara egokitzea da gure helburu nagusia, beraz edozein proposameni irekita gaude.

  • Zerbitzu osoa:  Zerbitzu honen barne 8 dantzari sartzen dira, bikote batek agurra dantzatzen duelarik, eta materiala zein txistularia ere zerbitzuaren barne dira.

  • Dantzari bikotea + txistularia: Agurra dantzatuko duen bikotea eta txistularia dira barne zerbitzu honetan.

  • Materiala: 4 arku eta 4 ezpata dira barne. Bezero batzuek nahiago izaten dute materiala soilik erabili, horrela ekitaldian familiartekoek eta lagunek parte har dezaten. 

  • Txistularia: Txistularia soilik da barne zerbitzu honetan.

  • Materiala + txistularia:  Material eta txistularia soilik dira barne.

Dudaren bat izanez gero kontakta ezazue gurekin mesedez.

Ezkontzetaz gain beste mota bateko ekitaldietan ere hartzen dugu parte: seminarioak, homenaldiak...

Kontaktatu gurekin: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it