URKI ikurrina

URKI_cabecera

Hasiera Ekintzak

Berriak

Hurrengo ekintzak

abre comillas Ezkontza zerbitzuari buruz jakiteko zoaz "Ezkontzak"atalera cierra comillas

 

Ekintzak

Urtean zehar, Urki dantza taldeak hainbat ekintza egiten ditu, batez ere Andoaingo herrian.

  • Santa Krutzetako Ezpata dantza (Maiatzaren 3an): Mende batzuen ostean berreskuratu den dantza bat da. Udaletxetik “Olajauna”-ra bandera jaitsiera egiten duen korporazioari agurra egiteko balio duen dantza da. Banderaren jaitsierak herriko behekaldeak Andoainen hartzen duen garrantzia sinbolizatzen du, Santa Krutz jaietan.

  • San Juan bezperako Soka-dantza (Ekainaren 23an): Andoaingo alkate eta zinegotziekin egiten den dantza da. 

  • Gaztain-jana: Eguberri egun eta urtezahar gauaren arteko astean ospatzen den erromeria da.Gaztain erreak eta sagardoa eskaini ohi da giro paregabean.

  • Urteroko Basteroko aktuazioa: Herriaren aurrean egiten den aktuazio nagusia da, eskaintzen den dantza erakustaldiari dagokionez. Urteko garai desberdinetan egin izan da, urtearen arabera, eta Andoaingo Basteroko areto nagusian Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa etab.-eko dantzak eksiantzen dira Urki-ko talde ezberdinen aldetik.

  • Haurren Euskal Jaialdia (Ekaineko lehenego igandean): Herriko hainbat talde eta norbanakorekin batera Urki dantza taldeak antolatzen du jaialdi jendetsu hau. Euskal Herri osoko gaztetxoen bilgunea da:musikariak,dantzariak, abesbatzak...